Euskaraz konfiguratuta dagoen ordenagailu bat utzi digute eta koadro hau agertu zaigu. Zer egin duzu hori agertzeko?
Twitter-en hau irakurri dugu. Zer dio Ainhoak?
Irakurri Ikearen webguneko atal hau. Zer da lastiria?
Artium-eko liburutegiak arau hauek ditu. Lagun batek kontatu dizkigu batzuk, baina bat ez du ondo ulertu. Zein?
|
Aizu! Aldizkariaren Ika-Mika atalean iritzia eskatu diote pertsona bati eta hauxe esan du. Zein izan da galdera?
Eskaintza onak dituzten hamaika webgune aurki ditzakegu eta benetako pagotxak erosi, baina betiere webgunearen segurtasuna ziurtatuta. Noizbehinka erabiltzen dut, batez ere asteburuetako irteerak erosteko.
|
Aizu! Aldizkarian elkarrizketa egin diote Jon Plazaolari, eta honela aurkeztu dute. Kasu honetan zer da “bakarlari” bat zure ustez?
Arte Ederretako ikasle eta Urretxu eta Zumarragako Urola taldeko futbolari izana, bakarlari, aktore, gidoilari, aurkezle… ezagutu dugu Jon Plazaola (Urretxu, 1982). ETBko hainbat saiotako aurkezlea, ordea, Espainiako Antena 3 kateko Allí abajo telesailari esker bihurtu da ospetsu Espainiako estatu osoan, pare bat hilabetean. Nola eta Sevillan (Andaluzia) Iñaki izeneko euskaldunaren papera jokatuta.
|
Jon Plazaolak uste du:
Aurkitu duzu Andaluzian euskaldunok telesailekoak bezalakoak garela uste duen jendea? Errespetua topatu dut, andaluziarrek begirune handia digute, eta guk ere gauza bera erakutsi diegu. Guk uste baino antzekotasun gehiago dauzkagu: denoi gustatzen zaigu intentsitatez bizitzea, jaia kalera ateratzea... eta atsegin dugu kanpotik datorren jendea hartu eta geure egitea, gure lagunartean sartu eta erakustea gure ohiturak nondik datozen, gure kultura zergatik den horrelakoa...
|
Horrela hasten da Eroski aldizkariko erreportaje bat. Titulua falta zaio, aldizkarian hiru hauek aurkitu ditugu. Aukeratu testu horrena.
Emakumezkoen eta gizonezkoen genitalek arreta berezia eta zainketa espezifikoak behar izaten dituzte, baina jendeak batzuetan ez du jakiten. (...)
|
Osakidetzaren aholkuak: hau irakurri eta gero zein da ondorioa?
ZAINDU ZURE OSASUNA JANARIA PRESTATZERAKOAN
|
Sarean.com-en Jabi Zabalak Oskorriri buruzko artikulu bat idatzi du. Hona hemen pasarte bat
Euskal abesti esanguratsuenetakoak utzi dizkigu Oskorrik: Euskal Herrian euskaraz zirraragarria, Korrika aho-korapilo dinamikoa, Furra-furra alaia, Ostatuko neskatxaren koplak inarroslea, Aita-semeak kritikoa, Gora ta gora beti kriptikoa, Forjarien kanta aldarrikatzailea, Bizkaiko aberatsak ironikoa… |
Lagun batek musika eskatu dizu, parranda batean dantza egiteko. Hau irakurrita zein kantu gomendatuko diozu?
Txiste bat kontatu digute, baina hitz baten faltan geratu da kontalaria.
Bi emakume, elkarren lagunak, kafea hartzen: - Zer duzu ba? Serio zaude… - Bada, senarra bidali dut bazkaria egiteko patatak erostera; bidean auto batek harrapatu eta hil egin da! - Ez esan!!! Eta zer egin behar duzu orain? - Ez dakit ba. ________________… |
Txiste honi zer hitz falta zaio txistea izateko eta grazia izateko?
AEKren webean eskaintza hau ikusi dugu:
“Zuk euskara praktikoa, norekin?” ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da. |
Horren arabera, nork izango du matrikula dohainik?
Gaztezulo aldizkariak Roller Derby kirolari buruzko erreportajea idatzi dute eta honela hasten da:
Lau gurpildun patinak, gorputza babesteko ekipamendu egokia eta gogoa. Batez ere gogoa. Horiek dira Roller Derbya praktikatu _____________ izan beharrekoak.
|
Zer falta da?
Larrun aldizkari monografiko bat da, hau da, ale bakoitzean gai bakarra jorratzen du. Emakumea eta kirola izan da haietako bat, eta ale horretan pertsona batzuen testigantzak jaso dituzte; hau, adibidez:
“Eskuz hasi nintzenean neska oso gutxi geunden, txapelketak mutilen aurka jokatu behar genituen…Frontoietan emakume gehiago dago orain, lehiaketak... Federazioan lan handia egin dute emakumearen integrazioa bultzatzeko. Futboletik nator ni: arbitro eta ordutegi txarrenak genituen, gauez entrenatu behar genuen, gizonezkoen arropa ematen ziguten… Geroz eta gehiago gara kexatu garenak, eta egoerak hobera egin du”.
|
Pertsona hauetatik norenak dira hitz horiek zure ustez?
Ipuin bat irakurtzen hasi gara:
Abereen batzarra Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari berri bat izendatu behar zutelako. .......................................................................................... — Gure gizartea hobetzeko, igandeetan lan pixka bat egingo dugu.
|
Baina zati bat kendu digute hor erdian. Zein da?
Albiste hau irakurri dugu:
Hainbat komunikabidetan Elgoibarko Udala Reggeatonaren aurka dagoela esan bada ere, berdintasun sailetik esan digute hori ez dela horrela. Emakunderen Beldur Barik programarekin bat egin, eta tabernetara abestien zerrenda bat bidali zuten. Bittori Zabala zinegotziak esan du, Reggeatona ez jartzeko proposamenik ez dutela egin.
|
Bilboko Udalak ohar hau jarri digu atarian :
Bihar, hilak 11, hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturriaga zeharkaleko zenbaki bikoitien aldean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe.
|
Iturriaga zeharkaleko 17. zenbakian bizi zara, eta autoa etxeko atariaren ondoan daukazu aparkatuta.
Zientzia.net atarian hau irakurri dugu:
Estatu Batuetako eta Israeleko ikertzaileek Estatu Batuetako haragi-produkzioaren ingurumen-inpaktua aztertu dute, eta, lortutako emaitzek jasotzen dutenez, hainbat ekoizpenen artetik behiki-produkzioak kutsatzen du gehien. Lanaren arabera, behi-haragiaren ekoizpenak hamar aldiz inpaktu handiago du txerrikien, hegaztien, arrautzen eta esnekien produkzioek baino.
|
Artikulua irakurrita ondorio bat atera beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke?
Albiste hau irakurri dugu:
Urteroko legez, ekitaldiaren hasieran, EHUren abesbatzak parte hartu du. Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute.
|
Zer kantatu dute beraz?
Zer esan nahi du zehazki?Txirlak izeneko umorezko marrazkiak egiten ditu Edu Lartzanguren kazetariak. Hemen dugu bat:
Baina marrazki hau bi binetak osatzen dute eta bigarrena falta da Hiru hauetako bat da hurrengoa. Zein?
Zer esan nahi du zehazki? Xabier Montoiaren “Azken afaria” nobelako pasarte hau kapitulu baten hasiera da:
Ateko txirrina. Begi bat ireki du erdizka. Burua mugitu du iratzargailuaren aldera. Ahal moduan egin dio kirik. Oihaneko goibeltasunetik begiratzen duen tigre baten begiak erlojuaren zenbaki berdeak. Ordu biak doi-doi. Albiste larrien garaia. Izerditan ditu esku-ahurrak. Emaztea lotan dago oraindik. |
Santi Leonek Euskadi Irratian eta Zu zeu agerkarian hau esan du:
Zuzenean erranen dut, itzulinguruka ibili gabe: depilatu gabeko besapeak gustuko ditut. Besapeak oro har gustuko ditut, arrunt sexiak iduritzen zaizkit –emaztekienaz ari naiz, betiere–, baina depilatu gabeak are sexiagoak. |
Zer esan nahi du zehazki?
Jakoba Errekondo agronomoak Argia aldizkarian irakurleen zalantzak argitzen ditu landareak, baratzea eta ingurumena bezalako gaietan. Hemen duzu adibidez zer erantzun dion konposta nola egin behar den galdetu duen bati:
Iepa lagun. Konposta, lur-ustela edo luarra hondakin organikoak hartzituz lortzen da. Hartzidura hori oxigenoa hartuz egin behar da. Ontzi itxi batean, horixe, airerik hartu ezinik oxigeno faltan itota, hartzitu beharrean mindu egiten da. Luarra edozein tokitan egin daiteke, hondakin organikoak (hostoak, belarrak, sukaldeko kondarrak...) metatu, tarteka-tarteka lur pixka bat edo aurreko eginaldiko luarra jarriz. Metro bete baino gehiago ez pilatu. (...) |
Ea ondo ulertu dugun. Hauetako bakarra da egia:
Uztarria.eus atarian Azpeitian etxeak erosteko baldintza hauek daudela irakurri dugu:
ORDAINKETAK. Behin etxea izendatutakoan, %10a ordaindu beharko du erosleak; egitura egindakoan, beste %10a; azulejoa jarritakoan %20a; eta eskriturak egindakoan gainontzekoa, %60a. Behin izendatutakoan atzera eginez gero, ordaindutako diruaren %10a galduko da. Babes ofizialeko eta sozialeko etxebizitzen ordainketa modua desberdina izan ohi da. Kasu honetan ordainketa atzeratu egiten da, etxebizitzan bizitzen jarri arte. Behin bizitzen jarritakoan hasi behar izaten da ordaintzen. |
Hiru gauza hauek entzun ditugu kalean. Eta irakurri dugunaren arabera, hiruretako bat ez da egia edo zalantzazkoa izan daiteke. Zein?
Aizu! Aldizkarian, erreportaje baten hasieran, hau dugu:
Hip-hoparen eta raparen artean zein desberdintasun dagoen galdetuko banizu, jakinen zenuke erantzuten? Baiezkoa eman baduzu, jakinen duzu rapa hip-hop deituriko mugimenduaren ____(1)_____ bat dela, dantza, graffitiak eta abar ____(2)____ dituena. Orain, kontzentratu segundo batez eta ____(3)_____ ezazu rapero bat. Ziur naiz honen antzeko argazkiren bat etorri zaizula gogora: urrezko kateak lepotik zintzilik, neska-mutilak erdi biluzik dantzan, errimatzen duten hitzak eta jarrera ____(4)____ gizonak belaunetaraino heltzen zaizkien ____(5)____ jantzita. Hurbildu al naiz? |
Bete hutsuneak mesedez:
Interneten .eus domeinua lortzeko baldintzak irakurtzen egon gara; hau da bat:
.eus lehen mailako domeinuaren mendeko erregistroak bi baldintza hauek betetzen dituztenei mugatuta daude: |
Pixka bat konplexua da eta ez dakigu ondo ulertu dugun, argitzen lagunduko?:
.eus domeinua erabiltzeko:
Anjel Lertxundik Berria egunkarian idatzitako artikulu hau irakurri dugu klasean:
BalentriaGoiz apart ederra izan genuen atzokoa, irailak hain eskuzabal oparitzen dituen aitzakiarik gabe horietakoa, baina beti baitago onean ere on gehiago bilatzea, esan liteke berripaper honek poza ere erantsi nahi izan ziola atzoko egunaren ederrari: Joycek badaki euskaraz?, egiten zuen oihu azaleko titular nagusiak, eta Xabier Olarra itzultzailea ikusi genuen argazki handian, Ulises nobelaren formatu malgua duelarik esku batean, egonkorragoa bestean, baina begiak itxita, berak ere sinetsiko ez balu bezala obratu berri duen miraria. Ulises ez da seguru asko hogeigarren mendeko testurik itzulgaitzena izango, ez dakit, baina bai iragan mendeko literaturaren ikur eta totema, eta esateko moduan gaude Larramendiren El imposible vencido hari zerizkion poz eta harrotasun berarekin: Ulises itzultzeko balizko ezina ere dagoeneko egina eta goitua dago liburu-dendetan, egonkor bezain malgu, irakurleak bere bidea egiteko zain. |
Artikulua irakurri ondoren beheko gauza guztiak ulertu ditugu, eta irakasleak esan digu oso ondo ulertu dugula, baina gauza bakarra ez dugula asmatu. Zein?
Zergatik "Balentria" izenburua?
Nola nabaritu duzu Anjel Lertxundi artikulu honetan?