Gorka eta Julen elkarrekin ikasten ari dira eta gaur mezu hau bota dio Julenek Gorkari.
Errore bat dagoela uste dute.
Abisua komunean
Ez bota paperik komunetik mesedez
|
Kartel honetan, errorerik bai?
AEKri galdera bat egin nahi diozu eta Twitter erabiliko duzu.
Egizu galdera:
Mapa honetan, izen bakarra dago ondo idatzita gaur egungo euskara ofizialean; zein?
Luisaren ikasleok gonbidapen-kartela egin nahi duzue, baina gauza batzuk falta dira.
Ospatu gurekin!!!!! Aste honetan loterian diru apur bat tokatu ___(1)___ xanpaina ekarri dugu ospatzeko. Baina ez dugu bakarrik ____(2)___ nahi eta euskaltegiko guztiok gonbidatuta ___(3)_____ Gure gelan gaur 12etan. ___(4)___! (Luisaren ikasleak)
|
Maitasun-arazo bat daukazu eta laguntza eskatzeko mezua idatzi nahi duzu gazteentzako aholkularitza-gune batera.
Zer da egokiena bukaeran jartzeko?
Mezu hau irakurri duzu blog batean:
Zure iritzia eman nahi duzu iruzkinetan:
Lagun bat gaixorik dagoela jakin duzu eta mezu hau bidali nahi diozu:
Zer falta zaizu hutsunean?
Wikipedian, Xabi Alonsoren sarreran, hitz bat falta dela ikusi duzu:
Xabi Alonsoren biografiaren zati honetan, zein hitz jarriko zenuke, beraz?
Enpresa baten jakinarazpena
Bezero maitea: Gaur goizean bidali dizkizugu (a) atzo eskatu zenuen (b) zapatak. Arazorik ez balego, bihar goizean jaso beharko zenituzke (c) etxean. Zerbait gehiago behar baduzu, hemen behean dituzu (d) gure helbidea eta telefonoa. Eskerrik asko zure erosketagatik. Ondo izan. Marta Zapata Zapatagin Koop. Zapa kalea zg. Gasteiz. Tel.: 254487875.
|
Errore bat dago hemen:
Pablok kafea hartu nahi du Pilirekin:
Ez dute dena ondo idatzi. Non dago errorea?
Foro batean iritzia eman nahi duzu zure taldeak fitxatu nahi duen jokalari bati buruz:
Zer falta zaizu mezua osatzeko?
Lagun batek zure arrain-zoparen errezeta eskatu dizu. Osagaien zerrenda idazten hasi zara:
Arrain-zopa Osagaiak:
|
Zer osagai falta dira?
Errezeta azaltzen jarraitu duzu, baina hitz batzuekin zalantza duzu euskaraz ondo ote dauden:
|
Zein hitz geratuko dira hobeto euskaraz?
Igoneri mezu bat bidali diozu:
- Igone, bihar ahozko azterketa daukat, zer gomendatzen didazu? - Ba, ez dakit neska, adibidez saiatu natural hitz egin. - Ez da ondo geratzen apunteetatik irakurtzea. -Zuri geratzen bazara, hasi edozer esatea, ez geratu isilik. - A! Eta ez duzu den-dena kontatzea behar, txapa eman gabe! - Ondo, eskerrik asko - Ez horregatik. Zortea!
|
Aholkulari aholku. Zuzendu Igoneri:
Kartel hau bidali digu lagun batek Whatsappetik.
Zer ez dago ondo? Nola idatzi behar da bada?
Lagun batek kartela egin du, baina ez daki ondo dagoen, eta zuzentzea eskatu digu:
Zure lagun baten arropa dendan ordaintzeko makina apurtu da eta kartel bat egitea eskatu dizu. Zein da kartelean jartzeko egokiena?
Denda eta zerbitzu guztietan jarri behar da kartel hau:
Nahi duena eskuragarri ditu erreklamazio orriak |
Baina hori jarri aurretik, kartelean gauza pare bat zuzendu behar omen dira:
Bezero baten erreklamazioari erantzun behar diozu. Zirriborroa egin duzu baina zalantzan zaude leku batzuetan zer jarri:
Bezero estimatua: Zurekin harremanetan jarri gara, gure hipermerkatuan erositako kalitate txarreko marrubiak ____(1)____ joan den apirilaren 5ean egin duzun erreklamazioari erantzuteko asmoz. Biziki sentitzen dugu egoera txarrean zeuden marrubiak erosi izana; badakizu produktu hori oso delikatua dela eta berehala hondatzen dela; ____(2)____ , saltzen den kopurua oso handia denez, ezinezkoa zaigu marrubien egoera banan-banan begiratzea. Honekin batera erosketa-balea _____(3)____, sortu dizkizugun eragozpenak arintzeko. Iradokizun edo erreklamazio guztiengatik eskerrak ____(4)____, agur bero bat zuri.
|
Zer jarriko zenuke?
Iturria: Lanhitz:
Esku orri txiki batzuk prestatu dituzu zeure jatetxearen inauguraziorako:
EZKURRA JATETXEA Laster zabalik! - Pintxo Beroak - Eguneko Menua - Musika emanaldiak asteburuetan
________________ gonbidatzen zaitugu datorren ostiralean arratsaldeko 7etan egingo dugun inauguraziora Etor zaitez!
|
Zer falta zaizu osatzeko?
Iturria. Gexoko Udala. Ospatu eta oroitu euskaraz.
Aizu! Aldizkarian zure iritzia eskatu dute honetaz: Eskolaz kanpoko jarduera gehiegi izaten dituzte seme-alabek? Eta hau erantzun duzu:
Batzuetan, eskolaz kanpoko ekintza gehiegi egitera behartzen ditugu umeak. Gainera, gero eta etxerako lan gehiago ekartzen dituztenez, ikasturte amaieran neka-neka eginda bukatzen dira haurrek, gehienetan gurasoen erruagatik.
|
Dena dago ondo? Zer dago gaizki?
Elkartean erabaki duzue sostengua ematea erasoen kontra deitu den manifestazio bati. Hasi zara idazten, baina ez duzu hitz egokia aurkitzen.
Gure elkarteak __________________ adierazi nahi dio gaurko deialdiari eta dei egiten diegu herritar guztiei eraso hauek gogor salatzera.
|
Zer hitz jar daiteke hor?
Institutuko zuzendariari bertako aretoa erabiltzeko baimena eskatu behar diozu idatziz.
Zuzendari andrea: Idazki honen bidez baimena eskatu nahi genizuke datorren ostiralean, hilak 10, arratsaldeko 7etan zure Institutuko aretoa erabiltzeko. Bertan gure elkarteak antolatu duen hitzaldi bat egin nahi genuke. Gure eskaria aintzat hartuko duzulakoan, _____________________
Igone Solaguren Iturriberri Kultur Elkartea
|
Zer falta da hor?
Mikel Laboaren “Hegoak” kantuaren letra idazteko eskatu dizu lagun batek. Memoriaz idatzi duzu hau:
Hegoak ebaki banizkion, nerea izango zan, ez zuen aldegingo. Bainan honela ez zen gehiago txoria izango eta nik txoria nuen maite. |
Gaur irakasle batek esan dizu hor euskara batuan ondo egoteko bost gauza zuzendu behar direla. Zeintzuk zuzendu behar dira beraz?
Testu hau irakurtzea eta idatziz laburtzea eskatu dizute:
Administrazio publikoaren maila guztietan eta arlo pribatuan korrupzioa eta inefizientzia izan dira nagusi hamarkadetan zehar, eta hori oso kaltegarria da herrialdea errekuperatu ahal izateko. |
Nola laburtuko zenuke?
Testu horretan “korrupzioa” “inefizientzia” eta “errekuperatu” hitz horien ordez hitz jatorragoak erabil daitezkeela esan du baten batek. Zeintzuk adibidez?
Wikipedian norbait ibili da gauzak ezabatzen, eta Itoizen biografian hitz batzuk kendu ditu:
Historia: "Indar Trabes" izenarekin bost gazte berbena eta ezkontzetako musika talde moduan hasi ziren 1974an.______(1)______, haien hasierako helburua rock progresiboa egitea zen._____(2)______, 1978. urtean, Durangoko Disko eta Liburu Azokarako diskoa ateratzeko aukera izan zutenean, izena aldatzea erabaki zuten, aurreko izena berbena-emanaldiei lotuegia zegoelakoan, _____(3)_______izen laburra nahi zuten eta hortik Itoiz, ez Nafarroako haranagatik.
|
Konpondu hau mesedez:
Eskola bateko zuzendaria zara, eta gurasoei gutun bat idatzi behar diezu irteera bat egingo duzuela esateko. Honela hasi zara:
Guraso horiek: Dakizuenez, urtero joaten gara baserri-eskola batera eguna pasatzera, autobusez. Gutun honen bidez __________________________, Areitz Soroa izenekora, eta Gurasoen Elkarteko amak etorriko direla gurekin batera.
|
Zer idatziko zenuke hor?
Iturria: Irale
Txio hau irakurri duzu eta ez zaude ados. Nola adieraziko zenuke hori tonu eta modu egokian?